Ia 100 begirale, 97 bat, eta ehunka gaztetxo pasatu dira azken 25 urteetan Ondarroako Txirrimorraskitik. Urteen joan etorriagaz, sekula baino osasuntsuago dago, gainera, denbora libreko taldea. 165 ume dabiltza orain momentuan taldean. “Sekulakorik gehien daude aurten izena emanda. Taldea oso indartsu dago”, esan du Nagore Alegria begiraleak, pozik. Ohi bezala, LH3 eta LH6 maila arteko umeek daukate taldean aritzeko aukera, nahiz eta DBH 1 eta DBH 2koei ere jarraitzeko aukera ematen zaien.

Urrian, ikasturte berriagaz batera hasi ziren taldekideak urteurren ospakizunak prestatzen. “Gutxika-gutxika egitaraua prestatzen egon gara. Aste Santuan amaitu dugu guztia lotzea”. Ez dute egitaraua bakarrik osatu. Radixu Irratiaren, Eskilantxarriren, Aurrera Mendi Taldearen, Koaxiren eta oihal talderaen laguntza eduki dute, besteak beste. Horiei guzti horiei eskerrak eman nahi dizkiete: “Eskerrik asko guztioi, benetan”.
Zapatuko egitaraua
11:00. Txupina, frontoitik.
11:00-13:00. Rappela 7 urtetik gorakoentzat Arrigorrin; eguraldi eskasa eginez gero, kiroldegian.
11:00-13:00. Artibai errekan, piraguak, Eskilantxarriren laguntzagaz. Neoprenozko jantzia eramatea gomendatzen da.
11:00-13:00. Oihal ikastaroa eta oihal ikuskizuna Kulixka aurrean.
11:00-14:00. Puzgarriak Itsasaurren; eguraldi txarra baldin balego, kiroldegian.
13:30. Itsasurretik aterata, kale animazioa. Txirrimorraskiko umeek trikiti eta pandero saioa egingo dute, Artelango erraldoiekin.
14:30. Herri bazkaria Zaldupe eskolako jolastokian. 200 lagunetik gorak eman dute izena.
17:00. Zaldupe eskolako jolastokian, Irrien Lagunen ikuskizuna: Martin Bertso eta Largabistagaz.
18:15. Zaldupetik herriko frontoira, trikikalejira Txirrimorraskin ibilitakoen eskutik.
19:30. Frontoian, erromeria Tximeleta taldeagaz. Umeentzako abestiak joko dituzte.
22:30. Portuko Ranpan, kontzertua: Governors eta talde gonbidatua. Sarrerak aurretiaz erosi behar dira Zurrumurrun: 6 euro.
23:30. Frontoian, Tximeleta taldeagaz erromeria.