Zapatura arte eman daiteke izena Mutrikuko Txantxangorri aisialdi taldearen udalekuetan
Zapatua izango da Txantxangorri aisialdi taldearen Udatxiki udalekuetan izena emateko azken eguna. Interesatuek Luardo etxera joan beharko dute, astegunetan 18:00etatik 20:00etara bitartean eta zapatuan 11:00etatik 13:00etara. Udalekua 3-6 urte bitarteko umeei dago zuzenduta. Ekainaren 23tik uztailaren 18ra arte hainbat ekintza egiteko aukera izango dute umeek.