
Udaletxe azpiko kontzijopean izango dute plaza zapatuan, Lekeitioko hiru musika taldek. Zortzigarren urtez, Lekeitioko Rock Taldeek Kontzijope Rock jaialdia antolatu dute Lekeition egiten den musika herriari ezagutzera emateko. Lekeitioko
Blup!,
Pornox eta
Sustrajah taldeez gainera, Gernika-Lumoko
Bullets of Misery taldea ere igoko da kontzijopeko taula gainera.
Rock, Ska, Reggae eta metal doinuak entzungo dira udaletxe azpian 22:00etatik aurrera. Bullets of Misery Gernika-Lumoko talde metaleroak Gabon inguruan ataratako maketa aurkeztuko dutela jakitera eman dute antolatzaileek. Sustrajah-ek berriz, ska eta reggae doinuak eskainiko ditu eta Blup! taldearentzat bere lehen kontzertua izango da.
Bestalde, zortzigarren Kontzijope Rock jaialdirako sortu den Pornox taldeak Jousiloulin-en bertsioak joko ditu. «Lekeitioko talde ezberdinetako musikari batzuk batu dira eta aurrera egingo badute edo ez erabaki barik duten arren giro ona jarriko dute», zehaztu dute antolatzaileek.
Jaialdiaren
sarrera 3 eurokoa izango da, baina kopuru horren baitan edaria ere emango dute. Jaialdia ordaindu eta lokalerako erabiliko dute sarreren bidez lortutako dirua.