
Antxoa kanpaina ondo doa. Ondarroako Kalare Deuna kofradian etenik barik ari dira lanean azken egunetan. Asteon, astelehenean 15.000 kaxa sartu zuten arrantzaleek, 150.000 kilo,. 3 euro eta 2 euro arteko prezia egin zuen bentan. Martitzenean, 600.000 kilo ekarri zituzten kofradiako bentara 71 itsasontziren artean, eta atzo, eguaztena, zerbait gutxiago. 60 txalupa sartu ziren eta 50.000 kaxa –500.000 kilo– ekarri zituzten. Gaur, 11:30ak orduko, 10.000 kaxa zeuden sarrera eginda, baina ontzi gehiago ziren sarrera egitekoak.
Antxoa gero eta haziagoak ari dira lehorreratzen. Martitzenean eta eguaztenean ekarri dituzte Ondarroara tamaina handiakoenak: kiloan30 garau sartu ziren. 4 euro eta 2,5 euro arteko prezioan saldu da. Tamaina txikiagokoa, 38 garautik 50 garau artekoa, 1,50 eurotik 1 euro bitartean. «Gehiengoak dira horiek», zioen gaur Ondarroako kofradiako lehendakariak. 36 garaukoa izan da eguerdia aurretik ekarri dutena. Prezio nahikoa ona egin du bentan: 2,30 euro eta 2 euro artekoa. Galiziarrak, kantabroak eta euskal ontziak dira Ondarroara antxoagaz datozenak.
60 eta 70 milia artean ari dira harrapaketa egiten, Frantziako kostan.