
Berdel eguna
Urteko bigarren gastronomia jarduera antolatu du biharko Balea elkarteak. 12:30ean hasita, portuan, Arkugain azpian,
arrain zopa dastaketa egingo da. Urgain jatetxeko sukaldari Xabier Osak prestatuko du arrain zopa, «arrain merkeekin, baina goxoekin», Jose Rejo Balea elkarteko kideak esan duenez. Paneka, karraspio, aingira eta perloiekin sukaldatuko dute, besteak beste, zopa. Dastatu nahi dutenek txartelak eskuratu beharko dituzte, euro 1en truke. «Etorri portura, merezi du eta», esan du Rejok herritar guztiei ekintzan parte hartzeko deia eginez.
Mutrikuko Udalaren laguntza izan du Balea elkarteak biharko jarduera prestatzeko, eta aurten beste bi ekintza gehiago dira antolatzekoak. Datak zehaztu ahala emango dute haien berri.