San Gregorio Jaiek eztanda egin dute Berriatuan
https://www.youtube.com/watch?v=zuSQ0FJrfSk Berriatuko San Gregorio jaietako txupina piztuta eta Kaxero gaupasero herrira bajata, jaia bero-bero dago Berriatuan. Kaxero Gaupasero baserritik jaitsi orduko, herritarren musikak alaitutako kalejiran ibili da Berriatuko kaleetan barrena. Ostean, udaletxeko balkoirako bidea egin du, hurrengo egunetan handik berriatuarrak zaintzen egoteko. Kaxero Gaupasero ez eze, aurten, txupinero eta pregonero berriak izan dituzte herriko jaiek.
Berriatuko San Gregorio jaietako txupina piztuta eta Kaxero gaupasero herrira jaitsita, jaia bero-bero egon da Berriatuan asteburu osoan. Barikuan, San Gregorio Egunean, meza ostean, herriko Sarats dantza taldearen emanaldiak jendetza batu zuen. Arratsaldean umeen puzgarriak izan ziren nagusi, baina eguneko izarra gauean ailegatu zen: play back lehieketagaz. Horretan, bost taldek parte hartu zuten eta Moxalak taldeak irabazi zuen. Koadrila Egunean, bestelako ekintzez gain, kontzertuak izan ziren protagonista. Eta domekan, Paella Egunean, 600 lagun inguru batu ziren. Eguraldi txarra tarteko, paella jana frontoian egin zen.
Txupinazoaren eguna
Berriatuko San Gregorio jaietako txupina piztuta eta Kaxero gaupasero herrira bajata, jaia bero-bero dago Berriatuan. Kaxero Gaupasero baserritik jaitsi orduko, herritarren musikak alaitutako kalejiran ibili da Berriatuko kaleetan barrena. Ostean, udaletxeko balkoirako bidea egin du, hurrengo egunetan handik berriatuarrak zaintzen egoteko. Kaxero Gaupasero ez eze, aurten, txupinero eta pregonero berriak izan dituzte herriko jaiek.
Hala nola, ohore hori izan dutenak Jon Ansotegi eta Jagoba Arrasate Realeko atzelaria eta entrenatzailea hurrenez hurren izan dira. Domekako derbyaren aurreko egunetan, herritarrekin batera jaiei hasiera emateko tartetxo bat hartu, eta Kaxero Gaupaserorekin batera San Gregorioei ongietorria ematen egon dira Berriatuko udaletxeko balkoian. “Bertora etortzeko abisatu ziguten txupina botatzera, eta goian ez bazen ere, ziuraski behean egongo ginen. Sekulako ilusioa egiten ditu hemen egon ahal izatea”, azaldu du pozik Jagoba Arrasate Realeko entrenatzaile berriatuarrak. Jokalari eta entrenatzailea ahal duten guztietan bueltatzen dira jaioterrira, eta lanak uzten dien bakoitzean, jaietan zer edo zer gozatzeko nahia ere izaten dute. “Jaietan, gure lanak uzten badigu behintzat, bertora etorri izan gara”, gaineratu du Jon Antsotegik.
Eurekin batera, Imanol Aldazabal eta Saioa Lopez zinegotziak izan dira. Udaletxeko balkoian, Kaxero Gaupasero alboan, txantxaren bat edo beste egiteko tartea ere egon da.
Argazki galeria [nggallery ID=148]