Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Bizitza hobe baterako giltza

Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Lea-Artibai eta Mutriku
2014/05/08
Urtebete baino gehixeago pasatu da GUNEren ekimenez Euskal Herriko eskubide sozialen karta egitasmoa sortu zenetik; orduz geroztik, lan eta bizi baldintzak hobetzeko proposamenak jaso dituzte herririk herri. IMG_1310 web_content Herritarrei dagozkien eskubide unibertsalak bermatzeko sortu zen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta. Apirilaren 5ean Berriozarreko Kulturgunean egindako Kartaren prozesuaren Asanblada Nazionalean helburuak argi azaltzen dituen bideoa aurkeztu zuten: Bizitza hobe baterako aukera. Aukera hori gauza dadin, hilabete luzez ari dira herririk herri karta osatzen. Lea-Artibain, Ondarroan eta Lekeition sortu dira talde dinamizatzaileak, eta Busturialdean, Bermeon eta Gernika-Lumon. Guztien nahia eta ahalegina helburu bat lortzera egon da bideratuta: «alternatiba bat» bilatzera, Euskal Herrian aldaketa sozial, ekonomiko eta politiko bat bultzatzeko, eskubide eta betebehar berdinez. «Bada garaia euskal gizarteak gizarte eredu bidezko eta solidario bat eraiki dezan, bere borondatez, beste inongo inposaketa barik», esan dute. Horregatik erabaki zuten orain dela urtebete inguru eztabaida prozesu bat irekitzea, inplikazio sozial eta sindikalarekin, datorren udazkenean gizarte gutunerako proposamen baten behin betiko erredakziora iristeko, alegia, Euskal Herrian bizi diren pertsona guztien sentipena eta gehiengoaren interesa jasoko dituen behin betiko proposamen bat erredaktatzeko. «Botere ekonomikoak gehiengo sozialaren kontra zuzentzen dituen eraso guztiei aurre egiteko eztabaida prozesu horrek herri-harresi bat eraikitzera eramatea da gure nahia. Botere ekonomikoa politika publikoez erabakitzen duen benetako botere bilakatu da, bankan eta finantza sisteman kontzentratuta.  Bere asmoa da instituzio publikoak banka handiaren agindupean jarritako tresna bihurtzea. Demokrazia desagertu egiten da, lobby finantzarioen eta patronalaren boterea handitzen den erritmo berean». Banaketa bidegabea Ekonomia, gobernu neoliberalen eskutik, bankarien eta espekulatzaileen interesen zerbitzuan jartzen da, eta horrek aberastasunaren banaketa bidegabea sortzen du. Gero eta pertsona gutxiagok gero eta aberastasun handiagoa metatzen dutela diote azken datu ekonomikoek; eta horren eraginez, gero eta pertsona gehiago dira gutxiegi dutenak. Horixe da, kartaren sustatzaileen iritzian Espainiako eta Frantziako Estatuetako gobernuek jarraitzen duten estrategia. «Urte gutxian suntsitzen ari dira langileen eta herriaren borrokak hainbat urtez irabazitako gizarte lorpenak». Euskal Herriko gobernu neoliberalek politika horiexek gauzatu dituzte beren jarduera-eremuan. Ezin dute beren erantzukizuna mozorrotu, errua kanpoko erabakiei leporatuz. «Haiek dira erabaki diren edo modu otzanean onartu dituzten politiken erantzuleak», esan dute.
Antolatzen diren ekintzetan parte hartzeko deia egiten diegu herritar guztiei, eta nahi dutenek, ahal duten heinean, prozesuan parte har dezakete oraindik».
Krisiaren jatorrian dauden politikak krisitik ateratzeko ere aplikatzen dira azken urteetan, karta sozialaren sustatzaileek dioenez, «emaitza ezin da hondagarriagoa izan»: langabeziaren gorakada izugarria, gizarte bazterketa, zerbitzu publikoen unibertsaltasunaren galera, lan-baldintzen narriadura sistematikoa, eta patronalari erabateko boterea ematea, lan-harremanak bere komenientziaren arabera antolatzeko. Horri guzti horri esan diote «nahikoa da» herririk herri, eta oinarrizko eskubideei dagokien lekua eginez karta osatzeko ekarpenak egin dituzte azken hiru hilabeteetan, prozesuaren hirugarren fase batean. Eztabaida eta ekarpenek laster emango dute fruitua: maiatzaren 31n amaituko da kartaren osatze prozesua. Karta, dena dela, behin-behinekoa izango da oraindik. Izan ere, nazional mailatik herrietara etorriko da bueltan, azken ekarpenak eta proposamenak jasotzeko, eta ostean, nazional mailara bideratuko da berriro. Ostean, ekainaren amaieran ziurrenik, behin betiko kartaren aurkezpena egingo da, nazional mailako ekintza batean. Bai, herrialdeka ere bai eta nazional mailan ere, herri askotan hori mugimendu hori dagoela martxan irudikatzeko. Datorren ikasturtean karta bera defendatzen hasteko momentua ailegatuko da, noraino eraman behar den erabakitzeko momentua, egin beharreko bidea zein den zehazteko momentua. Eta bide horretan guztian, ezinbestekoa izango da euskal herritarren parte hartzea. Ezinbestekoa izango da kartari bultza egitea, gutun sozialak antolatzen dituen ekimenetan parte hartuz zein talde dinamizatzaileetan parte hartuz. «Antolatzen diren ekintzetan parte hartzeko deia egiten diegu herritar guztiei, eta nahi dutenek, ahal duten heinean, prozesuan parte har dezakete oraindik». Asier Zabaleta Zelaia (Ondarroako talde dinamizatzaileko kidea): «Egunerokotasunean eragiten diguten politiken inguruan erabaki behar dugu» IMG_3331

Euskal herritar asko eta asko ari dira azken hilabeteetan oraina eta etorkizuna justuagoak izan daitezen lanean, gutxiengo batzuen inguruan elkartuta zerbait egin daitekeen ziurtasunagaz. Asier Zabaleta Zelaia (Ondarroa, 1984) zuzenean ari da sufritzen krisi ekonomikoa. Gaur egungo egoera aldatzea beharrezkoa dela iritzita, Eskubide Sozialen kartako Ondarroako talde dinamizatzailean ari da azken hilabeteetan buru-belarri, lanean, herritar guztien parte hartzea eta konpromisoa aldaketa bat emateko beharrezkoak direlako. Noiz hasi zen martxan karta bat egiteko egitasmoa? Orain dela urtebete hasi zen martxan. Eragile sindikal eta sozialak batzen dituen GUNE plataformatik irten zen dinamika. Hainbat ekimenen artean sortu zen Eskubide Sozialen Karta. Egitura zelakoa izan behar zen pentsatzen hasi ziren, zelan egin ahal zen pentsatzen. Batzar nazional bat deitu zen guztia finkatzen joateko. Azken finean, nahi izan dena da prozesu parte hartzaile baten bidez herritarrek karta bat osatzea. Gutuna oinarrizko eskubideen batura bat da, herritarron eskubideen batzea, gero erakundeen bitarteko izateko. Ondarroan aste bitik behin hasi zineten batzen, eta gero dinamika aldatu egin zen. Hasieran pare bat aurkezpen egin ziren herrian gaia sozializatzen hasteko, eta, gero, talde dinamizatzailean parte hartzeko deia egin genuen. Eragile batzuei parte hartzeko gonbidapena egin genien hasieran, eta gero batzar zabalak hasi ginen deitzen. Zapatuetan hasi ginen batzen, baina horrek eztabaida guztietara etorri beharra sortzen zuen, eta aldatu egin genuen dinamika. Buzoietara bidali genuen informazioa, eta ekarpenak egiteko aukera eman genien herritarrei. Jendeak erantzun zuen? Ez askorik. Azkenean jantzi barik zauden gai baten aurreran iritzia ematea ez da erraza. Batzarretatik eta hitzaldietatik irten duten proposamenak egin ditugu Ondarroatik. Feminismoaren, ekologiaren, lurralde banaketaren ingurukoak… Hizkuntzari dagokionik? Ez ginen ailegatu lantzera. Baina, azken finean, herri guztietako ekarpenekin osatuko da karta. Jendeak karta soziala zer den jakitea lortu dugu. Jendeak badaki zerbait dabilela mugitzen, eta zerbait anitza dela, kolore barikoa, herritarrek sortua eta parte hartu dutena. Maiatzaren 31 gainean dago. Karta idatzita egongo da egun horretan. Bai. Martxoaren amaierarako bidali behar ziren proposamenak, eta maiatzaren 31n guztia jasota egongo da, idatzita. Karta berriro ailegatuko da herrietara, eta ailegatzen denean berriro ekarpenak eta proposamenak egin ahalko ditugu. Martxoaren amaierarako bidali behar ziren proposamenak. Maiatzaren 31rako guztia jasota egongo da, idatzita. Karta tresna garrantzitsua izango da. Zertarako batez ere? Gure eremura begira, IruñEan eta Gasteizen ditugun gobernuek Madrili men egiten diote, Madrilek eta hemengoek ere Europari egiten diete men. Herritarren kontra ari dira egiten politikak, eta botere ekonomikoen alde, merkatuen alde, azken finean. Urte askoan egin dugun lanagaz herritarrok zerga bidez sartu dugun dirua, krisiaren izenean, pribatizatu egin dute, ente pribatuei eman diete. Guk sortu ditugun baliabideak pribatizatu dituzte. Hori horrela izanda, argi dago gaur egungo gobernuak ez daude- la herritarrengan pentsatzen, ez daudela gu zerbitzeko. Euskal herritarrok egunerokotasunean eragiten diguten politiken inguruan erabaki behar dugu. Berez instituzioak hori dira, herri boterea, baina ikusita hori ez dela horrela, ikusten dugu oraingo instituzioe- tan indarra eginda, denok gutxiengo batzuen inguruan batuta, orain daukaguna baino zer- bait hobea izan genezakeela. Instituzioak demokratizatu nahi ditugu, herriari begira, herriaren zerbitzura ipini. Erakundeei emango diezue karta, tresna modura erabili dezaten. Zer esperoten duzue erakundeengandik? Instrumentu horren atzean bultzaka dagoen herritar kopuruaren araberakoa izan daiteke erantzun hori. Etxegabetzeen aldeko plataformak, sindikatuak, feministak, ekologistak, hizkuntz elkarteak…, hainbat eragile ari dira egunerokotasuneko borrokan. Instituzioek ez gaituzte entzuten. Borroka horiek guztiak nahi dira batu eta gutxiengo batzuk adostu guztien artean. Banka esanez gero… Banka esanda, kapitalismoa, espekulazioa, interes altuak, bizi osorako maileguak, preferenteak, etxe kaleratzeak, ustelkeria, desoreka etab. luze bat datorkit burura. Eraldatu behar diren enteak dira, publikoak eta etikoak behar dute izan. Politikoei zer eskatuko zenieke? Karta eurena egiteko. Karta herriarena bada, eta eurek herri ordezkatzen badute, karta eurena egin behar dute. Politikariei eskatu behar diegu politika egiteko. Herritarrok gobernuetan delegatzen dugu botoaren bidez, eta ikusten dugu ez daudela guri zerbitzen. Geuk egin behar dugu politika. Ez da nahikoa lau urtean behin boto bat ematea. Baliabideak badauzkagu, eta geureak direnez, herritarron zerbitzura ipini behar ditugu. Berez, eskubide sozialak edo beharrizan sozialak bermatuko dituen sistema bat egotea eskatzen dugu. Ezin da egon inor argirik barik, ezin duelako ordaindu, lanik barik… Txiroen eta aberatsen arteko aldea handituz doa egunik egun. Jendeak badauka horren kontzientziarik? Eskale modura jarrita egon ginen ekintza batean, eta jendeak galdetu egin zidan ea benetan ari nintzen eskatzen. Azkenean, ni jesarri nintzen, eta bizi guztian ezagutzen nauen jendeak benetan egin zidan galdera hori. Bakoitzak bereari begiratzen dio, eta sarritan ez dugu nahi ikusi, sistema horrela egituratuta dagoelako, aldamenekoa ze egoeratan dagoen. Ekarpena egin nahi dutenek ateak zabalik dituzte orain ere. Bai, taldekideengana etorri besterik ez da egin behar parte hartzeko. Ondarroan, adibidez, eguaztenero batzen gara, 19:00ak 19:30ak aldera, Kofradia Zaharrean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.