Euskal Herriko txirrindu saria lehiatuko da domekan Mutrikun
Atxukale Txirrindu Taldearen eskutik, junior mailako Euskal Herriko Saria lehiatuko da domekan. Proba 10:00etan hasiko da eta helmuga, aurten, Jose Maria Alzibar kalean jarriko dute. Lasterketa dela eta, igandean, Etxetxiki ondoko parkinga antolatzailek erabiliko dutela jakitera eman du Udal Kirol Zerbitzuak, bi auzoetako bizilagunen ulermena eskertuz.