
Gazteizko Olabe, III. Pro-Am lehiaketako geltokia izango da. Bihar hasiko da gaur goizean aurkeztu berri den JAI ALAI WORLD TOUR-eko hirugarren lehiaketa, eta finala maiatzaren 16rako dago iragarrita. Gasteizen egongo da, besteak beste, Jokin Arbe pilotari markina-xemeindarra.
Goizean Arabako Pilota Federakuntzan izan da aurkezpena eta ostiralerako partiduak jakinarazi dira. Lehen finalerdian OLHA aurrelariak bere estreineko partidua jokatuko du JAWT-aren barnean. EKHI izango du atzeko koadroetan ITURBIDE eta
ZABALA aurkari izanik. Iturbide nafarrak ere, estreineko lehiaketa jokatuko du nahiz eta Hondarribian jada hartu zuen parte Kiniela erako saioan.
Bigarren finalerdian Arbe-Suso eta Treku-Del Rio lehiatuko dira. Aurreko koadroetan ausardia falta etzaien bi pilotari eta atzean arabar atzelarien arteko lehia izango da nagusi. Suso helduagoa baina oraindik bere maila eman ez duena jokatutako PRO-AM partiduetan eta Del Rio gaztea baina jada titulu bat lortua duena, hain zuzen, estreineko lehiaketa irabazi baitzuen Bilbo-ko Club Deportivo-an Egiguren kide zuela.
Denek, maiatzaren 16ko finala dute helburu eta berori lortzeko lan ona egin beharko dute bihar, 19:30etan Gasteiz-ko Olaben jokatuko den jaialdian.