Nekazaritza tailerra izango da zapatuan Mutrikuko Azoka Txikian
Atzoka Txikia ipiniko dute zapatu goizean Mutrikuko Beheko Plazan. Oraingo honetan nekazaritzari lotutako umeentzako tailerra egingo da Txantxangorri aisialdiĀ taldearen laguntzarekin. Postuetan egongo dira, besteak beste, Idiazabalgo gazta lehiaketa irabazi berri duten Goienetxe baserrikoak.