
Dzanga Piragua Kirol Elkarteak Lekeitioko X. Piraguismo Kontzentrazioa antolatu du zapatu eta domekarako, bide batez, zapatu goizean Euskadiko Koparako baliogarria den II. Dzanga Itsas Kayak Txapelketa jokatuko da.
Kirolarien harrera eta dortsal banaketa Abadeen Moila hasieran egingo da. Gune horretan, toldo txiki bat eta mahai bat jarriko dituzte Dzanga Piragua Kirol Elkartekoek eta bertan eman beharko dute izena parte hartzaileek. Kirolari bakoitzak bere kayak-ak, auto edo gurditik jeitsi ondoren, leku seguru batean uzteko aukera izango du. Horrez gain, Lekeitioko plaza azpian aurkitzen diren aldagelak erabiltzeko aukera edukiko dute.
Independentzia plaza izango da gune nagusia eta bertan musika, garaikur banaketa, aurkezlea eta luntxa egongo dira.
PROGRAMAZIOA:
Maiatzak 10, zapatua
–
12:00etan. II Dzanga Itsas kayak txapelketa (Lekeitioko Plazan)
–
10:00etatik 14:00etara. Kayak-surf : Emozio handiak gustuko dutenentzako, Isuntza hondartzan
edo Karraspion aukera egongo da olatuak hartzeko. Txapelketa amaitu ostean, Itsas kayak txapelketan eta baita kontzentrazioan parte hartu dutenek zerbait jan eta edateko aukera izango dute.
–
16:30ean. Itsas zeharkaldi herrikoia : Ondarroa edo Lekeitio eta Ogella bitarteko kostaldea
ezagutu nahi dutenentzako. Irteera Isuntza hondartzatik egingo da.
–
16:00etatik 20:00etara. Kayak-surf : Emozio handiak gustuko dutenentzako, Isuntza hondartzan
edo Karraspion aukera egongo da olatuak hartzeko.
–
21:00etan. Parrillada prestatuko dute antolatzaileek partehartzaile guztientzat, Malekoia Tabernan
Dzanga Piragua Taldeko lokalaren ondoan.
Maiatzak 13, Igandea
–
12:00etan. Zeharkaldi herrikoia errekatik zehar. Parte hartu nahi duen orok aukera izango du
Dzanga elkartekoekin batera Lea erreka ezagutu eta bertako padura deskubritzeko.
–
10:00etatik 14:00etara. Kayak-surf : Emozio handiak gustuko dutenentzako, Isuntza hondartzan
edo Karraspion aukera egongo da olatuak hartzeko.
Parte hartzaile bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu eta horrekin kamiseta bat eta jateko eta edateko aukera izando du.