
Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen eta Ur departamenduen irizipideei jarraituz, Urre-Emetal enpresakoak abuztuan hasiko dira Barroetako zubia eraikitzen. Errekan lanean hasi orduko, bisoia ehizatzeko debekualdia amaituta egon beharko da, eta horren zain egon behar dela jakitera eman du Markina-Xemeingo Udalak.
Zubia abuztura arte egiten hasiko ez diren arren, zubiaren eraikuntzari lotutako beste lan batzuk ekainean hasiko dituzte. Beste alde batetik, Urre-Emetal-ek hobekuntzak aurkeztu zituen lehiaketara aurkeztu zenean, horien artean, “Marinetik lehengo galipoteroraino” egingo den espaloiaren eta aparkalekuaren proiektuaren lehen fasearen eginkizuna, eta lan horiek egiten hasiko dira datorren astean.