Danonartin elkarteak '2.000 baietz' esne bilketa kanpaina hasi du Ondarroako institutuan
Maiatzaren 12tik ekainaren 6ra arte, institutuko ikasle, irakasle eta langileek eramango dute aurrera kanpaina, tarte horretan 2.000 litro esne batzeko. Herrian egiten den janari banaketetan 40 bat familirentzat “hain beharrezkoa den esnea” ziurtatzea izango da ekimenaren helburua. Horrenbestez, maiatza osoan institutuan esnea biltzeko kaxak ipiniko dira: “Eta zuen laguntzagaz 2.000 litro batzeko erronka hasiko dugu”, esan dute elkartekideek.
OndarroakoUdalaren eta Gurutze Gorrian laguntza edukiko du Danonartin elkarteak elkartasun kanpaina bideratzeko.
