Gipuzkoako Txapelketako Trainerilla Ligako 8. jardunaldia, domekan, Mutrikun
Mutrikun jokatuko da domekan Gipuzkoako Txapelketako Trainerilla Ligako 8. jardunaldia. 11.00etan hasiko dira estropadak, eta Udaltzainek astean zehar jarriko dituzten oharrei kasu egitea eskatu diete portuko bizilagunei Udal Kirol Zerbitzuak. Aurrez, zapatuan, Hondarribian izango dute Mutrikuko taldeek Gipuzkoako Trainerilla Ligako 7. Jardunaldia, 12.00etatik aurrera.