
Orain dela hiru urte galdu zuen lagun bat omentzeko asmoz, emanaldi berezia prestatu du
Iñaki Kareaga markina-xemeindarrak.
Emanaldia 40 bat minutukoa izango da, eta bi lagunen arteko elkarlana dela jakitera eman du Kareagak. “Musika eta argazkiak bat egingo dute ikuskizunean”, dio. Horrela, Iñaki Kareagak berak konposatutako zazpi kanta entzun ahal izango dira pianoan, irudiz lagunduta, kulturguneko terrazan. Pianoz jotako kanta bakoitza gai ezberdin baten ingurukoa izango da, eta alboan jarriko duten pantaila handian proiektauko dituzte argazkiak. Guztira,
151 argazki izango dira zazpi kantutan banatuta.
“Niretzako musika, norbere barruko urrutira doan bidaia bat da. Musika norbere sentimenduak dira, hitz bila dabiltzan sentimenduak”. Hori dela eta,
Musika izenburua jarri dio emanaldiari. “Edo nire ustez beste era baten esanda:
Sentimenduak Hitz Bila“.
Emanaldia
22:00etan hasiko da.