Lekekitto Bedarra taldeak landaketa eguna egingo du bihar Lekeitioko
Usotegi parkean. Besteak beste, landara haztegiak tomateak, piperrak, zerbak, kalabazinak eta mailukiak landatzeko prestatuko dituzte herritarrek.

Aurreko deialdietan egin modura, oraingoan ere Lekitto Bedarrako kideak zapatuan ariko dira lanean,
09:00etatik 13:30era, Usotegin.
Aipatu ortuariak landatu ahal izateko prestaketa lanak egiteaz gain, lekak ere ereingo dituztela azaldu dute. «Horrez gain, datorren jendeari, errotazioa egitea zelako garrantzitsua den erakutsiko diegu».
Landara haztegietan bata bestearen atzetik zein motatako landareak landatu behar diren ere irakatsiko diete, «lurra zaintzeko eta oreka mantentzeko».
Ekintzan bertoko hazi eta landareak erabiliko dituztela ere aurreratu dute Lekitto Bedarrakoek.