Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolaren kirol jaia egongo da domekan Alamedan
XIV. Kirol Astearen barruan, Urpe taldeagaz herri kirolak izango dira, 11:00etan. Aurretik ere egongo da kirolagaz gozatzeko aukerarik. Gaur, bizikleta egunaren barruan, bizikleta martxa egingo da herrian zehar.
Bihar, ping pong txapelketa egingo da ikastolan bertan: 10:00etan hasiko da izen ematea, eta txapelketa bera 10:15ean hasiko da jokatzen. Sariak domekan banatuko dira, eta horrez gain, zozketa eder bat ere egingo da.