Joseba Artza, bigarren kanporaketako irabazlea

Aulestiko kanporaketa

Argazkia: Bertsolari Elkartea

70 lagun inguru elkartu ziren Aulestiko aretoan, bariku gauean, Joseba Artza, Nerea Ibarzabal, Xanbat Galletebeitia eta Lander Ibarluzea bertsolariak entzuteko; Gai emaile beharretan Jone Antsotegi aulestiarra aritu zen; epaimahaian, ostera, Ander Txakartegi Basterretxea, Xemein Larrinaga Iturriarte eta Lander San Martin Lejardi; idazkari beharrak Itziar Basterretxea Olarreagak egin zituen. Ariketa puntuagarri guztiak egin ostean, hurrengoak izan ziren bertsolariek lortu dituzten puntuazioak: Joseba Artza Zubillara 210,5 puntu Nerea Ibarzabal Salegi 205,5 puntu Xabat Galletebeitia Abaroa 192 puntu Lander Ibarluzea Bikandi ‘Aitxulua’ 185,5 puntu Beraz, Joseba Artza Etxebarriko bertsolariak irabazi du Lea-Artibaiko Txapelketako bigarren kanporaketa, eta horrela, erabakita geratu da zeintzuk izango diren finalean kantatuko duten sei bertsolariak. Hurrengoak izango dira: Joseba Artza Zubillaga Nerea Ibarzabal Salegi Gorka Ostolaza Ikaran Eneko Arrate Sololuze Xabat Galletebeitia Abaroa Lander Ibarluzea Bikandi ‘Aitxulua’ Lea-Artibaiko Bertsolari Txapelketako finalerako zita Ziortza-Bolibarko frontoian dago jarrita, maiatzaren 17an, 17:30ean.