Anjel Oiarbidek hitzaldia eskainiko du bihar, Munitibarren
Gure Esku Dago dinamikaren nondik norakoak azalduko ditu Oiarbidek bihar Munitibarko udaletxeko aretoan eskainiko duen hitzaldian. Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta herritarrei hitzaldian parte hartzeko gonbitea egin diete antolatzaileek.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikaren inguruko xehetasunak azaltzeaz gain, herritarrek galderak egiteko aukera edukiko dute.