Autoestima lantzeko ikastaroa antolatu du Lekeitioko Udalak
Adin ezberdinetako emakumeengan autonomiaren garapena eta genero jabetza sustatzeko asmoz hainbat Jabekuntza ikastaro antolatu ditu Lekeitioko Udalak. Horrela bada maiatzaren 30ean eta ekainaren 6an Sentitu, pentsatu, ekin eta mugitu: autoestimua lantzeko ikastaroa antolatu dute Ikastaroak gaztegunean emango dituzte, 18:00etatik 21:00etara, eta udalak jakitera eman duenez, ikastaroetan gorputzari eta mugimenduari garrantzi berezia emango diote. “Burua eta arrazoia bezainbeste landuko ditugu gorputza eta emozioak, eta gure arteko bizipenak konpartitu eta elkarrekin ikasteko aukera paregabea izango dugu”.
Doaineko ikastaroa izango da baina plaza mugatuak ditu. Beraz, maiatzaren 27a orduko izena eman beharko da. Horretarako hiru aukera daude: goizez udaletxean, 946034100 telefonora deituta edo berdintasuna@lekeitio.com helbide elektronikora idatzita.
Irailaren 27an bestetik, “Historian zehar esanguratsuak izan diren emakumeak ezagutzeko” bisita gidatua eta ikastaroa egingo da. Horrek Bizenta Mogel izango du ardatz.
Azkenik, urriaren 18an, emakumeen autonomia sustatzeko “Bizikleta mekanika tailerra” burutuko da.