Lea-Artibaiko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko dute zapatuan, Ziortza-Bolibarren
Finaleko saioa 17:30ean hasiko da, Ziortza-Bolibarko fontoian. Ondokoak dira finalean nor baino nor ariko diren bertsolariak: Eneko Arrate Sololuze, Gorka Ostolaza Ikaran Potxis, Joseba Artza Zubillara, Lander Ibarluzea Bikandi Aitxulua, Nerea Ibarzabal Salegi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.
Finaleko saioa irabazten duenak udazkenean jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako zuzeneko txartela lortuko du.