
Zapatuan hautsi zuen errekorra igerilariak, Bildosola anaiekin eta Jokin Olabarrieta taldekideekin batera, igerileku motzean.Espainiako Master Txapelketan izugarri emaitza onak lortu zituzten, baina oraingoan “historia egin dute” lau igerilariek, Getxo Igeriketa taldeko arduradunek azpimarratu dutenez.
“Aspalditik zeukaten taldeko igerilariek munduko errekorra hausteko gogoa, baina orain arte ez zuten batu eta egiteko aukerarik izan”. Mikel Trueba master sariketari esker sortu zaie aukera, eta 3.27.54 errekorra ezarri dute, “errekor gaitza”, master mailako igerilariak 30 urtetik gora dituztela kontuan izanda. Hautsi duten errekorra 3.31.07koa zen, eta Gunma Takeshi talde japoniarrak ezarri zuen 2013ko azaroan.
Ondarrutar igerilariak eta haren taldekideek, gainera, presiopean egin dute hain denbora bikaina, igerizaleek bazekiten-eta errekorra hausteko ahalegina egingo zutela. Helburua lortuta, izugarrizko poztasuna daukate.
Munduko 4×100 libreak, munduko errekorra
1. Mikel Bildosola (49.89ko partziala, Espainako errekorra)
2. IƱaki Bildosola (50.60ko partziala)
3. Mikel Iriondo (53.90eko partziala)
4. Jokin Olabarrieta (53.00ko partziala)