
Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta 49. Ibilaldi Neurtua egingo da domekan Markina-Xemein inguruetan. Urtero modura, ibilbide bi prestatu ditu mendigoizale taldeak: 28 kilometroko luzea eta 14 kilometroko laburra. Bertan egunean eman behar da izena parte hartzeko.
Ibilbide
luzea egin behar dutenek,
07:30ean izango dute irteera Arkupetik. Bertan aurkituko dute Artibai Mendigoizale Taldearen mahaia eta izena emateagaz batera, hantxe emango dizkiete antolatzaileek ibilbidearen xehetasunak. Gutxi gora-behera sei orduko ibilbidea dela jakitera eman dute antolatzaileek.
Ibilbide
laburrekoen irteera, berriz,
09:30ean izango da
autobus geltokitik, edo bestela,
10:00etan egon beharko dute
Ziortzan, bertatik irten ahal izateko. Ibilbide laburra, hiru ordutan egin daitekeela aurreikusten dute Artibai Mendigoizale Taldekoek.
Ibilbideak
28 kilometro: Markina-Xemein, Iparragirre, Itxurrixa, Laitxu, Sekendixo, Mendibil, Trabakua, Zengotxegane, Itur Zuri, Oiz, Kortaguren, Gontzugarai, Gerrike , Zeinke, Karia, Erdotza eta Markina-Xemein.
14 kilometro: Ziortza, Garindua, Gontzugarai, Gerrike, Zeinke, Karia, Erdotza, Markina-Xemein.