Gaztela eta Leongo 29. itzulian parte hartuko du
Amets Txurruka Caja Rural-Seguros RGA taldeko etxebarritarrak. Gaztela eta Leongo Zilarraren ibilbideari oso lotuta egongo den itzuli hau bihar hasi eta domekan amaituko da.
Etxebarrikoagaz batera, Luis Leon Sanchez, David Arroyo, Franceso Lasca, Fernando Grijalba, Antonio Piedra, Fabracio Ferrari eta Marcos Garcia joango dira berarekin. Iaz, Txurrukaren taldeko Franceso Lascak hirugarren egin zuen itzuli horretako sailkapen nagusian.
Hiru etapa
Txirrindulari arinenek bihar hasiko den itzuliaren
lehen etapan izango dute euren aukerarik onena.
161,4 kilometroko etapa hau Zilarraren ibilbide inguruetatik pasako da. Ciudad Rodrigon hasi eta Zamoran amaituko da biraren hasierako lehen saio hau. Berau Salamanca eta Zamorako probientzietatik pasako da. Etzi eta domekako etapak, ostera, mendiko eskalatzaileentzako egokiagoak izango dira. Zapatuko
bigarren etapan txirrindulariek Zamoratik irten eta Gaztela Leongo iparekialderantz joango dira. Lubian herrira heldu orduko,
179,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Domekako
hirugarren eta azken
etapak Zamora eta Leongo probintziak batuko ditu.
164,6 kilometroko ibilbidean Lubianetik hasi eta Bembribe arteko distantzia bete beharko dute.