Aulesti: umeentzako tailerrak eta argazki erraldoia, domekan
Domekan, maiatzak 18, 12:00etan hasiko dira ekintzak Aulestin. Umeentzako tailerrekin hasiko da eguna, plazan. Eta 13:00etan ekitaldia egingo dute herritarrek. Ostean, plazan batzen diren guztiek argazkia aterako dute eta bien bitartea pintxo jana egingo dute.