Gure Esku Dago dinamikaren baitan hainbat ekintza egin dira eta egingo dira Lea-Artibain eta Mutrikun
Joan den astean egin zituzten ekintza batzuk eta asteon, agenda bete-beteta dator. Horrela ba, egun osoko jaiak, ekitaldiak eta bestelako ekimenak egingo dituzte Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrek erabakitzeko eskubidearen alde. Batean eta bestean, herritarrei ekintzetan parte hartu izana eskertu edo egiteke daudenetan parte hartzeko gonbitea egin diete taldeetako ordezkariek. Ekainaren 8a gainean dagoela eta, metroak erosteko deialdia ere egin dute handik eta hemendik.