Etxebarria: egun osoko jaia egin dute
Egun osoko jaia egin zuen domekan Etxebarriko Gure Esku Dagok. 60 bat lagun batu ziren eta giro alai-alaian trikipoteoa, Eskuekin murala, bazkaria, eskuetan abestiagaz dantza, giza katea Plaza Barrin eta argazkia atera zuten. Bariku honetan ere, martxan egongo da Etxebarriko taldea, eta ekainaren 8a bitartean egingo duen modura, kamisetak eta metroak salduko dituzte Olaia aurrean, 18:00etatik 20:00etara jarriko duten mahaian.