
Zapatuan,
Gababus zerbitzua martxan egongo da, batetik, Ziortza-Bolibarren jokatuko den Lea-Artibaiko bertsolari txapelketarako, eta, bestetik, Markina-Xemeingo Okela Egunerako. Joan-etorria 3 euro izango da, eta bakoitzak bere herriko udaletxe edo kultur etxean erosi beharko ditu txartelak, biharko 13:00ak orduko.
Lea-Artibaiko bertsolari txapelketara joateko autobus ordutegia hurrengoa izango da:
- Amorototik, 16:30ean. Aulestitik, 16:40ean. Berriatutik, 16:35ean. Etxebarritik, 16:30ean. Gizaburuagatik, 16:35ean. Ispastertik, 16:30ean. Lekeitiotik, 16:35ean. Markina-Xemeinetik, 16:35ean. Mendexatik, 16:30ean. Munitibarretik, 16:40ean. Eta Ondarroatik, 16:30ean.
Itzulerakoa, berriz, kasu guztietan, 20:30ean izango da.
Bestalde, Bizkaibus zerbitzua ez duten eskualdeko herri batzuetatik gababus zerbitzua egongo da
Markina-Xemeingo Okela Egunera joateko:
21:30ean, Amoroto, Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar eta Ziortza-Bolibarrek; eta horren ostean, Etxebarriak.
Itzulerako autobusa, herri guztietara joango da.
- 02:30ean, hiru autobusek irtengo dute: Markina-Xemeinetik Etxebarrira; Markina-Xemeinetik Berriatuara eta Ondarroara; eta Markina-Xemeinetik Lekeitiora. Lekeitiotik, Mendexa, Ispaster eta Amorotora jendea eramango luke beste medio batzuen bidez, adibidez taxia, inor balego.
- 02:45ean, beste autobus batek irtengo du Markina-Xemeinetik Ziortza-Bolibar, Munitibar, Aulesti eta Gizaburuagara.
- 05:30ean, hiru autobusek irtengo dute: Markina-Xemeinetik Etxebarrira; Markina-Xemeinetik Berriatuara eta Ondarroara; eta Markina-Xemeinetik Lekeitiora; Lekeitiotik, Mendexa, Ispaster eta Amorotora jendea eramango luke beste medio batzuen bidez, adibidez taxia, inor balego.
- 05:45ean, beste autobus batek irtengo du Markina-Xemeinetik Ziortza-Bolibar, Munitibar, Aulesti eta Gizaburuagara.