https://www.youtube.com/watch?v=jNUzjDwfpFI&feature=youtu.be
Lekeitioko Udalak, herriko historia eta ohituren transmisioa hezkuntza formalean ere eman behar dela iritzita, www.ahotsak.comproiektuan jasotako testigantzak herriko ikastetxeetara eramatea erabaki du. Horrela, 2013-2014 ikasturtean hezkuntza proiektu pilotua jarri zuen martxan eta jadanik prest daukate Gerra Zibila Lekeition ikus-entzunezkoa.
https://www.youtube.com/watch?v=jNUzjDwfpFI&feature=youtu.be
Lekeitioko Udalak, herriko historia eta ohituren transmisioa hezkuntza formalean ere eman behar dela iritzita,
www.ahotsak.comproiektuan jasotako testigantzak herriko ikastetxeetara eramatea erabaki du. Horrela, 2013-2014 ikasturtean hezkuntza proiektu pilotua jarri zuen martxan eta jadanik prest daukate
Gerra Zibila Lekeition ikus-entzunezkoa. 8 minutu inguruko bideoa da, herriko ikastetxeetan erabiltzeko egina. Helburua herriko nagusien testigantzak eskoletara eramatea da eta Curriculumean txertatzea.
Lekeitioko orrialdean (
www.ahotsak/lekeitio/) 56 herritar ageri dira: gehienak Lekeitioko Ahotsak proiekturako elkarrizketatutakoak, eta beste batzuk aurretik beste proiektu batzuetarako grabatutakoak. Ahotsak proiektuaren funtzionamentua grabaketak egin, grabatutakoa hustu, pasarteak identifikatu, eta gero bideo onenak sarean jartzean datza. Une honetan 27 grabazio daude kodifikatuta (minutuz minutu laburtuta eta gaika sailkatuta), eta 400 bat audio eta bideo artxibo on-line jarrita (entzungai eta ikusgai).
2010. urtetik Lekeitioko Udalak eta Badihardugu Elkarteak hitzarmena daukate, Ahotsak proiektua aurrera ateratzeko.