Kamiñazpiko jai batzordeak laguntza eskatu die ondarrutarrei "jaiak aurrera ateratzeko"
Maiatzaren 30ean eta 31n ospatuko dituzte auzoko jaiak, betiko modura egitarau zabalagaz. “Iaz batzordera etortzen diren gazte asko ez dira etorri, eta txosnetako txandak antolatzeko-eta jendearen premia daukagu”, esan dute. Lagundu nahi dutenek Amarratza tabernan edo auzoko tabako dendan adierazi dezakete.