Kapitalismo globalaren aurka egingo dutela aldarrikatu du Karmelo Landak Lekeition
“Kapitalismo globalaren menpe jarri nahi gaituzte. Horren aurka lan egingo dugu, Europan ere” esan du gaur iluntzean Eskolapean egindako ekitaldian EH Bilduko Karmelo Landak. Espainiar estatuak darabilen 25 urteko mendeku politika ere salatu du Landak, Euskal preso politikoen sakabanaketa politikoaren 25. Urteurrena gogoratuz.
Leire Pinedo legebiltzarkidea ere igo da oholtza gainera eta EAJ, PSE, eta PPren gehien dutenen aldeko zerga politika kritikatu du.