
Hemendik aurrera Juan Larreina
lehendarikariaren lekukoa hartuko du
Eusebio Azkue mutrikuarrak. Larreinak hainbat urte egin ditu Mutrikuko Anaiarte Biltokiko lehendakari modura, eta hemendik aurrera zuzendaritza batzorde berriak hartuko ditu elkartearen egiteko berriak.
Horien artean,
kuotak berriztea izango da Azkue eta bere taldearen zeregin berria. “Oraindik ere, 2014. urteko kuotak berriztu gabe daude, eta hauek lehenbailehen kobratu beharko lirateke”, azpimarratu dute Anaiarte Biltokitik. Horrela ba, urteko kuotak jaso eta ordaintzeko, elkarteko
bulegoak ateak irekita edukiko ditu hemendik aurrera,
astelehenetik ostiralera,
11:00etatik 13:00etara. Era berean, bazkide egin nahi dutenek, ordu horietan Anaiarte Biltokira hurbildu eta txartela egiteko aukera edukiko dute.