Mutrikuko V. Pala Txapelketako 3. eta 4. postua eta finala jokatuko dira zapatuan Miruaitz frontoian
Hirugarren eta laugarren postua egongo dira jokoan lehen, 10:30ean hasita. Kepa-Txiki bikotea eta Illarra-Urtzi egongo dira aurrez aurre. 25 tantora jokatuko da partidua. Ondoren, 11:30ak aldera, finala jokatuko da, Igor-Iñigo eta Goxerri-Eduren artean. Igor Txaparrok bosgarren txapela jantzi ahalko du zapatuan, eta bere bikotearekin batera, faborito da.
10 bikote aritu dira txapelketa jokatzen, eta aurreko urteetan egin bezala, bikoteak joko mailaren arabera orekatu egin dituzte. Hori dela eta, partiduak oso lehiatuak izan dira orokorrean. Faboritoak faborito, finala ere horrelakoa espero dute, lehiatua eta maila handikoa. 30 tanto egiten duen bikoteak eramango du sari nagusia.
Lehen postuak erabakita, eguerdian bazkaritan batuko dira txapelketan parte hartu dutenek. “16 lagunek eman dugu izena!, esan du Jose Mari Manzisidor Danok Bateko kideak.