Ondarrutarrek Gure Esku Dago Eguna ospatuko dute zapatuan eta domekan. Ekintzak domekan amaituko dira, giza kateagaz. Bi egunetan hainbat ekintza egiteaz gain,
zapatuan, Gure Esku Dagok gonbidatuta,
Kantujira egingo du Kantaize Orfeoiak, eta herritarrek eurekin batera abesteko aukera edukiko dute.
Kanturako gaiak Euskal Herria eta euskara izango dira.
Liburuxka baten bildu dituzte abestiok, eta euro 1en truke eskuratu ahalko dira liburuxka horiek.