
Kirola izango da nagusi Berriatuako San Gregorio jaien amaieran. Zestalarien Eguna eta Kirol Eguna ospatuko dituzte gaur eta bihar, eta jaiekin amaitzeko, domekan, Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da.
Zesta-puntak hitzordu garrantzitsu bi izango ditu asteburuan. Hasteko, Berriatuko zestalari ohien kinielak jokatuko dira
gaur bertan,
19:00etan Mendibarren frontoian. Lau bikote aterako dira kantxara: 1 zenbakiagaz Jauregik eta Bilbao I-k jokatuko dute, 2 zenbakiagaz Ibonek eta Bilkak, 3 zenbakiagaz Beñatek eta Zorionek eta 4 zenbakiagaz Mikelek eta Igorrek. Kinielak 20 tantura jokatuko dira. Kinielak hasi aurretik, 18:00etan, Berriatuko gazteak Markina-Xemeingoen kontra neurtuko dira.
18:00etan hasiko dira
bihar baita San Gregorio Txapelketako finalak ere. VI. Felix Aldazabal Memorialeko finalistak hauek izango dira: Umeetan, Urko eta Lekoixe eta Olabarria eta Danel; gazte mailan Goitia IIa eta Collazo eta Mandiola eta Jon, nagusietan Barandika eta Andonegi eta Bidaburu eta Anitxu; eta elite mailan Antton eta Lekerika eta Arbe eta Ubilla.
Elite mailako pilotarien arteko partidua gogorra izango dela aurreikusi daiteke, bi bikoteak maila onean jokatzen dabiltza-eta.
Mendi bizikleta
Berriatuko martxagaz hasiko dira Lea-Artibai Zirkuituko BTT Martxak. Bihar bi ibilbide izango dituzte aukeran mendi bizikleta zaleek: 35 kilometroko luzea eta 20 kilometroko laburra.
09:30ean irtengo dute Berriatuko plazatik. Izena, ostera, 08:15etik 09:15era eman beharko dute parte hartu nahi dutenek, 5 euro ordainduta.
Hurrengo BTT martxak uztailaren 13an Markina-Xemeinen, irailaren 13an Amallon, Irailaren 27an Arretxinagan eta Urriaren 4an Aulestin izango dira.
Sokatira
Zazpi sokatira talde egongo dira
domekan Berriatuan izango den norgehiagokan: Goiherri A, Goiherri B, Gaztedi A, Gaztedi B, Gaztedi C, Mutriku eta Ibarra.
11:30ean hasiko da 680 kiloko lehia.