Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa lehiatuko da domekan Lea-Artibai eskualdeko herrietan zehar. Markina-Xemeingo Txirrindulari taldeak antolatutako lasterketa
16:00etan hasiko da Markina-Xemeingo Aldaola kalean.
Danetara,
103 kilometroko ibilbidea egin beharko dute txirrindulariek eskualdean zehar. Millioi eta Lekoiz izango dituzte punturik gogorrenak, eta urtero modura, horiek izan daitezke azken sailkapenerako gunerik erabakiorrenak.
Urtero modura, Sabin Foruria Memoriala
Lehendakari Txapelketa mailako lasterketa izango da, eta 23 urtez azpiko txirrindulariek hartuko dute parte.
IBILBIDEA: Markina-Xemein (Aldaola), Plazakola, Berriatua, Ondarroa, Lekeitio, Oleta, Millioigane, Plazakola, Markina-Xemein, Lekoizgane, Aulestia, Gizaburuaga, Oleta, Millioigane, Plazakola, markina-Xemein, Lekoizgane, Aulestia, Gizaburuaga, Oleta, Millioigane, Plazakola, Markina-Xemein (Helmuga).