Primerako giroa egon da Berriatuko BTT martxan

Berriatuko BTT martxa Berriatuko mendi bizikleta martxak 150 lagun inguru batu zituen zapatuan. BTT martxen zirkuituko lehen proba izan zen Berriatukoa, eta antolatzaileek sekulako balorazio ona egin dute. Denboraldiko lehen proba honetan primerako giroa egon zen, eta eguraldia ere lagun izan zuten. “Mendian ez zen egon lokatzik, eta, modu horretara, mendian lasai ibiltzeko moduko eguraldia egin zuen. Horrez gain, inork ez zuen minik hartu, eta hori interesgarria izan zen”, argitu dute antolatzaileek. Aukeran bi martxa egon ziren; 35 kilometroko luzea eta 20 kilometroko motza. Horrez gain, umeek gurasoekin ibilbide “alternatibo” motzago bat egiteko aukera izan zuten.