
Aurten Gipuzkoako Goierria aukeratu dute abiapuntu modura. Horrela,
Ataunetik Pasaiarako ibilbidea burutuko dute tartean Amezketa, Berastegi, eta Oiartzunetik igarota.
Nafarroa aldean ere sartu-irten txiki bat egingo dute Goizueta bisitatuz eta naturagaz kontaktu zuzenean egoteko aukera ere izango dute
Aiako parke naturalean zein
Jaizkibeleko parajeetan. “Amaitzeko kresal usaina edukiko dugu itxaroten Pasaia aldian” aurreratu dute Karkabiakoek.
Udaleku ibiltaria
uztailaren 9an hasiko dute eta
uztailaren 19an ailegatuko dira bueltan Lekeitiora. Udalekuen
kuota 100 eurokoa izango da, eta
izena emateko zerrendak Iturriotz eta Ikastolan egoteagaz gainera,
karkabia@gmail.com-era idatzita ere eman daiteke izena. Izena emateko epea, kartelean maiatzaren 31 agertzen den arren,
ekainaren 5era luzatu dute. Bestalde,
ekainaren 6an, 19:30ean udalekura doazen guztiak
talan batzeko deia egin dute Karkabiakoek “udalekua denen artean eraikitzen jarraitzeko”.
Karkabiak Udaleku Ibiltaria antolatzen duen bosgarren urtea da aurtengoa. “Lekittoko gazte nahiz nerabien arteko harremanak sendotuz, berez daukagun sormena askatuz, ondo pasateko modu barriak esperimentatuz, naturarekiko nahiz taldekidieko errespetuan oinarritutako taldean bixi eta gozatuz, eta norbere nahietatik hasita danon artian ekimen bakoitza eraikiz”.