Baso ibilgailuen azterketa teknikoa egingo dute Isparterren
Ispartergo Udalak baso ibilgailuei eta traktoreei Ibilgailuen Azterketa Teknikoa herrian bertan egiteko aukera emango die herritarrei. Maitzaren 23a baino lehen eman behar da izena udaletxean. IATa pasatu behar duten ibilgailuen dokumentazioa aurkeztea beharrezkoa da.