Elkartasun Eguna egingo dute zapatuan Munitibarren
Eguerdian hasi eta gauerarte hainbat ekintza prestatu dituzte. Eguerdian koruen soinuaz lagunduta tabernaz taberna ibiliko dira nagusiak, eta bitartean, umeen jolasak egingo dituzte plazan.
Bazkari herrikoia pilotalekuan izango da, eta bazkalostean Ekaitz Ubera bakarlariak emanaldia eskainiko du. Gauean, Ekaitza eta Katekesixe taldeen kontzertuak egongo dira.