Elkartasun Eguna egingo dute zapatuan Munitibarren

Elkartasun eguna 2012 Munitibar. Herri bazkaria

2012ko Elkartasun eguneko herri bazkaria

  Txantaje ekonomikoik ez! lemapean ospatuko dute zapatuan Elkartasun eguna Munitibarren. Zigor ekonomikoak dituzten herritarrei babesa erakutsi, eta isun horiekiko desadostasuna agertzeko eguna izango dela esan dute antolatzaileek.

Eguerdian hasi eta gauerarte hainbat ekintza prestatu dituzte. Eguerdian koruen soinuaz lagunduta tabernaz taberna ibiliko dira nagusiak, eta bitartean, umeen jolasak egingo dituzte plazan.

Bazkari herrikoia pilotalekuan izango da, eta bazkalostean Ekaitz Ubera bakarlariak emanaldia eskainiko du. Gauean, Ekaitza eta Katekesixe taldeen kontzertuak egongo dira.