
Gaur egun aparkalekuak dauden lekuan eraikiko dute espaloia, eta Barroetako zubiaren eraikuntza lanak hartu dituen enpresak egingo ditu, Urre-Emetalek. Lanak sei hilabete inguru iraungo dutela jakitera eman du udalak. Espaloia egin, ingurua txukundu eta 40 auto inguru aparkatzeko lekua eraikiko dute.