
Olha eta Ekhi garaitu zituen, Susogaz batera, bariku gauean Gasteiz-ko Olave pilotalekuan, PRO-AM lehiaketako hirugarren ekinean.
Bikote urdiñak bikain jokatu zuen, serio. Atzean Suso seguru aritu zen nahiz eta bigarren setean palo batzu jo. Aurrean Jokin Arbe-k beste behin bere habilezia eta jakintza kantxaratu zituen. Eutsi behar zenean fin aritu eta bukatu behar zenean saiatu eta lortu egin zuen. Aurkarien aldean Ekhi-k oso txukun jokatu zuen baina Olha-k ez zion behar zen bestean lagundu. Tantu oso dotoreak bai baina huts dezente egin zituen Garazikoak eta erraztasun horiekin ezin da finalik irabazi. Batez ere sakean aritu zen oso eskas falta ugari eginaz.
Hirugarren eta laugarren posturakoan Treku eta Del Rio-k ere bi set-etan garaitu zituzten Iturbide eta Zabala (15-14, 15-11). Del Rio fin eta Treku erasokor aritu ziren.
PRO-AM aren hurrengo geldialdia Bartzelona izango da maiatzaren azken asteburuan, astebete atzeratu ostean.