Izaskun Bilbao Barandika dela aukera bakarra esan du EAJ-PNV-k Lekeition
Itxaso Atutxa Atutxa, EAJ-PNV-ko Bizkai Buru batzarreko presidenteak eta Unai Rementeria Maiz, Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritzako diputatu eta bozeramaileak mitina eman zuten bariku iluntzean Lekeitioko udaletxearen aurrean.

Koldo Goitia, Lekeitioko EAJ-PNVko zinegotzia ta bozeramailea berbaldia emoten. Argazkia: Lekeitioko EAJ-PNV
Lekeitioko EAJ-PNVko zinegotzi eta bozeramaile Koldo Goitiak aurkeztu zuen ekitaldia eta europako parlamentuan egoteko aukera bakarra Izaskun Bilbao Barandika dela azpimarratu zuen. Hiru arrazoi eman zituen Goitiak. Alde batetik, Euskadiko beharrak eta sektore ezberdinak ezagutzen dituela eta Euskadiko interesak defenditzen dituela aitatu zuen; bestetik, behargiƱa, hurbila eta konprometitia dela azpimarratu zuen; Eta azkenik, “alderdi modura daukagun modeloa Europan zabaltzeko eta ezartzeko”, esan zuen. “Euskadi Europan Aberri bat delako eta gure politika guztien ardatza pertsonak direlako, pertsonak direlako gure helburu”, adierazi zuen Koldo Goitiak.

Unai Rementeria, Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritzako foru diputatua eta bozeramailea, berbaldia emoten. Argazkilaria: Lekeitioko EAJ-PNV
,