
Parekidetasuneko udal informazio batzordeak Markina-Xemeingo emakume eta gizonen berdintasun plana jarri du martxan. Diagnostikoa osatzeko lantalde txikiak egingo dira. Gaur, saio bi egongo dira: Gizarteratzea eta osasuna, 13:00etatik 15:00etara; eta Kirola, 19:00etatik 21:00etara, biak Uhagonen.
Bihar ere saioak daude: Udala, 09:00etatik 11:00etara, udaletxean; eta Hirigintza, garraio publikoa eta ingurumena, 15:00etatik 17:00etara, Uhagonen.