
Barikuan Eibarren eta zapatuan Deban jokatutako kanporaketen ostean, finalerdiei ekingo zaie datorren asteburuan. Eibarko gaztetxean jokatu zen kanporaketa auzoko musika hotsak apur bat lorrindu bazuen ere, bertsolariak kontzentrazioa mantentzeko gai izan ziren, eta ale ederrak entzuteko aukera eduki zuten saioa ikustera joan ziren 60 bat lagunek. Zapatuan, Deban, maila oneko saioaz gozatu ahal izan zuten gaztetxean batutakoek.
Lau saiotan bildutako puntuen arabera, ondorengoak dira Markina-Xemeingo eta Elgoibarko finalerdietan arituko diren bikoteak:
Adur Gorostidi eta Asier Azpiroz, Manu Goiogana eta Jokin Bergara, Maddi Sarasua eta Manex Astigarraga, Eneko Arrate eta Malen Amenabarrik jokatuko dute maiatzaren 23an lehen finalaurrekoa, Markiña-Xemein, 22:30ean; Mikel Artola eta Haritz Mujika, Amaia Iturriotz eta Mikel Iturriotz, Eneritz Arzallus eta Eneritz Artetxe eta Saioa Alkaiza eta Irati Majuelo egongo dira Elgoibarkoan, 22:30ean.
Ohi bezala, nahi duenak saioa baino lehen afaltzeko aukera ere izango du. Horrez gain, finaleko bazkariko sarrerak ere salgai daude.
SAILKAPEN OROKORRA
1. Mikel eta Amaia Iturriotz 206 puntu
2. Maddi Sarasua eta Manex Astigarraga 203,5 puntu
3. Jokin Bergara eta Manu Goiogana 199 puntu
4. Eneritz Arzallus eta Eneritz Artetxe 198 puntu
5. Saioa Alkaiza eta Irati Majuelo 198 puntu
6. Haritz Mujika eta Mikel Artola 197,5 puntu
7. Malen Amenabar eta Eneko Arrate 197,5 puntu
8. Maddi Gallastegi eta Aitor Salegi 197,5 puntu
9. Imanol Lekunberri eta Beñat Iguaran 193,75 puntu
10. Adur Gorostidi eta Asier Azpiroz 193 puntu
11. Aitzol Iturbe eta Endika Igartzabal 192,5 puntu
12. Ion Gurrutxaga eta Josu Oiartzabal
Xenpelar 191 puntu
13. Txaber Ormazabal eta Eneko Beretxinaga 189,5 puntu
14. Josune Arakistain eta Ander Zulaika 187 puntu
15. Amaia Urbieta eta Aitor Urbieta 184,25 puntu
16. Ion Mikel Mujika eta Aimar Karrika 159 puntu