Plazatik Gaztetxerako finalerdietan kantatuko duten zortzi bikoteak zeintzuk diren erabaki da asteburuan

eibar 1 Barikuan Eibarren eta zapatuan Deban jokatutako kanporaketen ostean, finalerdiei ekingo zaie datorren asteburuan. Eibarko gaztetxean jokatu zen kanporaketa auzoko musika hotsak apur bat lorrindu bazuen ere, bertsolariak kontzentrazioa mantentzeko gai izan ziren, eta ale ederrak entzuteko aukera eduki zuten saioa ikustera joan ziren 60 bat lagunek. Zapatuan, Deban, maila oneko saioaz gozatu ahal izan zuten gaztetxean batutakoek. Lau saiotan bildutako puntuen arabera, ondorengoak dira Markina-Xemeingo eta Elgoibarko  finalerdietan arituko diren bikoteak: Adur Gorostidi eta Asier Azpiroz,  Manu Goiogana eta Jokin Bergara, Maddi Sarasua eta Manex Astigarraga, Eneko Arrate eta Malen Amenabarrik jokatuko dute maiatzaren 23an lehen finalaurrekoa, Markiña-Xemein, 22:30ean; Mikel Artola eta Haritz Mujika, Amaia Iturriotz eta Mikel Iturriotz, Eneritz Arzallus eta Eneritz Artetxe eta Saioa Alkaiza eta Irati Majuelo egongo dira Elgoibarkoan, 22:30ean. Ohi bezala, nahi duenak saioa baino lehen afaltzeko aukera ere izango du. Horrez gain, finaleko bazkariko sarrerak ere salgai daude. SAILKAPEN OROKORRA 1.       Mikel eta Amaia Iturriotz                                                           206 puntu 2.       Maddi Sarasua eta Manex Astigarraga                                 203,5 puntu 3.       Jokin Bergara eta Manu Goiogana                                        199 puntu 4.       Eneritz Arzallus eta Eneritz Artetxe                                      198 puntu 5.       Saioa Alkaiza eta Irati Majuelo                                             198 puntu 6.       Haritz Mujika eta Mikel Artola                                          197,5 puntu 7.       Malen Amenabar eta Eneko Arrate                                    197,5 puntu 8.       Maddi Gallastegi eta Aitor Salegi                                       197,5 puntu 9.       Imanol Lekunberri eta Beñat Iguaran                              193,75 puntu 10.   Adur Gorostidi eta Asier Azpiroz                                             193 puntu 11.   Aitzol Iturbe eta Endika Igartzabal                                      192,5 puntu 12.   Ion Gurrutxaga eta Josu Oiartzabal Xenpelar                     191 puntu 13.   Txaber Ormazabal eta Eneko Beretxinaga                           189,5 puntu 14.   Josune Arakistain eta Ander Zulaika                                    187 puntu 15.   Amaia Urbieta eta Aitor Urbieta                                            184,25 puntu 16.   Ion Mikel Mujika eta Aimar Karrika                                      159 puntu