Mutrikuko Rock Kolektiboaren 10. urteurrenaren ospakizunen baitan, Baionako
Willis Drummond taldeak joko du
etzi, 20:30ean gaztetxean. Urte guztirako hainbat ekitaldi berezi antolatu dituzte, eta hauxe izango da lehenengoa.
«Kontzertu hau oso berezia izango da Mutrikuko Rock Kolektiboarentzat. Rock kolektibo berria sortu zenetik 10. urteurrena ospatzen hasiko gara ekimen honekin berarekin», azaldu dute MRK taldeko kideek.
Sarrerek
3 euroko kostua izango dute. Kontzertuko sarrerekin eta tabernan
lortzen den diruaren %100a Herritarren Jaxak antolatzeko erabiliko direla azpimarratu dute kontzertuaren antolatzaileek.
Laukote izatetik, boskote
Mutrikun
hirugarrenez joko du bihar Lapurdiko taldeak. Taldea Euskal Herrian egiten ari den 10 eguneko biraren barruan kokatua dago biharko kontzertua. Joseba Baleztena gitarrajolea taldean sartu berri da, eta orain boskote izatera pasatu da. Hain zuzen ere, formazio berria aurkezteko nahiarekin jarri dute azken bira hau martxan.Arrasaten hasi zuten euren bira txikia, eta etzi Mutrikun jo ostean, Tolosan ariko dira barikuan. Kanboko gaztetxean amaituko dute bira, zapatuan.