
Urteko balorazioa egin eta azken gazte ekintza egin dute asteburuan, guztiek batera afalduz. 60 gazte elkartu ziren Gazte Gunean eta egindako ekintza guztien balorazio ona egin zuten. Ikasturte honetan, jende berria eta koadrila ezberdinetako gazteak batu dira Gazte Gunean antolatu dituzten jolas, afari eta irteeretan parte hartzeko. Gazteak eurak erabaki eta antolatu dituzte ekintzak eta antolaketa eredu hori “ezinbestekoa” iruditu zaie etorkizuneko Gazte Gunerako. Izan ere, Palpalian prozesuan iraunkorki parte hartu dute euren iritzia emanez herriko aisialdiaren inguruan. Gazteak “pozik” daudela esan dute egindako lanagaz eta emaitzagaz.