
Erakusketa eta salerosketa azoka izango da, eta parte hartzeko epea zabalik dauka Etxebarriko Udalak.
Maiatzaren 30era arte eman ahal izango da izena udaletxean 09:00etatik 14:00etara edo 94 61 66 432 telefono zenbakira deituta.
Salerosketako abereentzako tokia egongo dela jakitera eman du udalak, eta parte hartzea librea eta doan izango dela. Orturi, gazta eta ogia saldu nahi dituenak ere lekua izango du horretarako, udalak mahaiak jarriko ditu eta.
Azokan parte hartzen duten animaliak sokan lotuta egon beharko dute erakusketa denboran eta osasun gaietan indarrean dauden arauak bete beharko dituzte.
Bestalde, erakusken parte hartzen duten
Etxebarriko animaliek dieta bat jasoko dute. Sei hilabetetik gorako zaldi, behor, asto eta poniak 50 euro hartuko dituzte buruko, eta behi, txahal eta idiak 100 euro. Urtebetetik gorako loteentzat berriz, 100 euroko dietak egongo dira.
Jaubeek abere klase bakoitzeko gehienez lau bururen dietak kobratuko dituztela jakitera eman du udalak.